Xatiro, rap abeslaria: “Euskaraz rapeatzea ez da erraza, baina egin daiteke”
2020/11/27
08:57
eta kitto!
Xatiro rap abeslari bilbotarrak Coliseoan joko du hilaren 27an, 19:00etan. Euskarazko raparen ikurretako bat da eta Cassiopeia Tourraren barruan etorriko da gurera. Rap musika beste estilo batzuekin uztartzen du eta mimo handiz prestatu du Eibarko ikuskizuna.
‘Cassiopeia’ lana 2019ko abenduan kaleratu zenuen. Nolako bidea egin du urte arraro honetan?
Bide laburra izan da momentuz. Kontzertuak eskaini ditugu, baina gutxi izan dira, noski. Hala ere, zorioneko gaude kontzertuak eskaini baititzakegu. Momentu honetan ez dago kontzertuak eskaintzen dituen talde askorik. Diskoa kaleratu eta lehen kontzertuak egin eta berehala birus madarikatu hau iritsi zen gurera. Horrek eragina izan du eta estudioan sartu gara abesti berriak prestatzeko eta ‘Cassiopeia’ laneko abestiak zuzenekoetan hobeto aurkezteko. Azken finean, ez da gauza bera abesti bat grabazio baterako edo zuzeneko baterako prestatzea. Egoera honek indartzeko balio izan digu nolabait.
Ez da ohikoa Coliseoan rap ikuskizunak ikustea. Rap musika edozein espaziotara egokitzen da?
Egokitu egin behar da. Rap musikak freskotasuna du eta ondo egokitzen da kaleko girora, bat-bateko momentura… Raparen eta hip-hoparen eszenatokia kalea da: jendartea, denak saltoka, eskuak gora… Rap musikak gertutasuna behar du, ezinbestekoa da.
Zu eszenatokiaren arabera egokitzen zara?
Ez dut berezia iruditu nahi, baina nire lanak eszenaratzea gustatzen zait, antzezpen moduko bat egitea, interpretatzea. Abesti bakoitza mundu bat da eta eszenatoki gainera ezin zara irten kalera irtengo bazina bezala. Coliseoan jotzea erronka da eta gure formatua egokitu dugu bertan jotzeko.
Ez da ohikoa, bestetik, euskarazko rap musika entzutea. Zergatik egin zenuen euskaraz abesteko hautua?
Ez pentsa, gero eta jende gehiagok rapeatzen du euskaraz. Ez naiz erreferente bat, baina egia da orain dela 10-15 urte ez zegoela ia inor euskal raparen munduan. Oraindik ez dago euskarazko raparen eszena bat. Euskal Herriko rap abeslariak oso sakabanatuta egon gara, baina orain talde gehiago ari dira ateratzen eta elkarlanak sustatzen. Euskaraz rapeatzea ez da batere erraza, aizu! Den-dena deklinatzen da! (barreak) Frantsesez edo gaztelaniaz egiten dena ezin da euskaraz egin. Baina tira, rapa euskaraz egitea erraza izan ez arren, egin daiteke.
Euskarazko raparen eszena sortzeko badago, izaera propioa izango du?
Bai, hori sortzen dihardugu. Hemen entzuten den musika ez da Andaluzian entzuten dena bezalakoa, adibidez. Toki bakoitzak bere izaera du. Agian, hemengo influentzia musikalak mugatu egin gaitu eta baliteke horregatik gurean rap musika ez izatea hain arrakastatsua. Rocka, punka, ska edo reggaea entzun izan dira hemen eta horrek mugatu egin gaitu, nahiz eta nik estilo horrek asko maite ditudan. Horrek nortasuna emango digu euskarazko rap eszena egiten dugunean.