Bi zapatutan, azaroaren 7an eta 28an, Yoga ikastaroa emango du Irune Astarloak, …eta kitto! Euskara Elkarteak Illunabarrian egitasmoaren baitan antolatuta. Osasuna babesteko neurri guztiak zainduko dira eta taldea mugatua izango da (10-12 lagun). Saioak Arrate Kultur Elkarteko gela nagusian izango dira, 11:00etan, eta 90 minutu inguru iraungo dute. Irakaslearen berbetan, “ariketa errezekin eta yogak ematen dizkigun baliabideak erabiliz, barnean daukagun potentziala azaleratu eta bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko teknika desberdinak ikasiko ditugu”. Gaurtik aurrera eman daiteke izena (3 euro), 943200918 telefono zenbakira deituta.
#illunabarrianikastaroyoga
Gaiarekin zerikusia duten albisteak