Zabalik dago “Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen partaide izateko izen-ematea

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zabalik dago “Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen partaide izateko izen-ematea
ETA KITTO 2021, Ira 20

Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen duten “Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurketa klubean parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik egongo da hilabete honetan zehar.  Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzeko asmoz hilean behin (martitzenetan, 19:00etan) Portalean egiten diren saioetan idazleek parte hartzen dute eta, antolatzaileek aurreratu dutenez, datorren ikasturtean ere Antxon Narbaizaren laguntza izango dute, “liburuari mamia ateratzeko”.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.  Izen-ematea liburutegian edo e-mailez egin daiteke, inprimaki hau beteta. Doako jarduera da eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. Aurrematrikula hemen sakatuta egin daiteke. Taldea osatu ondoren, onartuek izena emateko inprimakia bete beharko dute Liburutegian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »