Zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak martxorako antolatu dituen ikastaroetarako izen-ematea

Zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak martxorako antolatu dituen ikastaroetarako izen-ematea
2021/03/01 eta kitto!
UEUren udaberriko eskaintza prest dago eta martxoko ikastaroetan izena emateko epea zalbadu dute. Eskaintzaren barruan ikastaro batzuk online izango dira eta beste batzuk, berriz, aurrez aurrekoak. Martxoan emango dituztenen artean “Gure eskola hezkidetzen” (online), “Taldeak eta eraldaketa: bidelaguntza ezagutzen” (aurrez aurrekoa), “Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna” (aurrez aurrekoa), “Ahoskera laborategia: zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak” (aurrez aurrekoa) eta “Hitz Adina Mintzo zikloa: Pirinioetako euskaldiak” daude. Ikastaroekin batera jardunaldiak eta IkerGazte2021: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz IV. Kongresua ere antolatu dituzte. Eskaintza osoa interneten kontsultatu dezakezue.