Zabaldu dute Juan San Martin Bekarako eskaerak aurkezteko epea

Zabaldu dute Juan San Martin Bekarako eskaerak aurkezteko epea
2019/09/02 eta kitto!
Historia izango da Udalak, UEUrekin lankidetzan, antolatutako XIV. Juan San Martin beken ikerketa gaia. Euskerazko ikerketa sustatzeaz gain, Juan San Martin eibartar ikerlaria omentzeko helburua duen beka 9.000 eurokoa da. Bekara aurkeztu nahi dutenek gaurtik, hau da,  irailaren 2tik urriaren 11ra arte (biak barne) aurkeztu beharko dituzte eskaera eta dokumentazioa, Pegoran edo internet bidez,  udalaren webgunean. Euskerazko ikerketan interesa dutenentzat bekak eskaintzen duen aukera paregabea dela eta, Komunitate Zientifiko Euskalduna osatzen duten irakasle, ikertzaile edota bestelako profesionalei parte hartzeko deia egin nahi diete arduradunek. Oinarriak eta informazio guztia HEMEN daukazue.