Zaldi urdina antzezlana eskainiko dute bihar Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zaldi urdina antzezlana eskainiko dute bihar Coliseoan
ETA KITTO 2020, Abe 01

Unai Iturriagak eta Igor Elortzak sortu duten eta Ximon Fuchsek zuzentzen duen ‘Zaldu urdina’ antzezlana eskainiko dute bihar, 19:00etan, Coliseoan. Ander Lipus, Edurne Azkarate eta Urko Redondo dira antzezleetako batzuk eta kontakizuna ‘Zaldi urdina’ deitzen den drogaren eraginez hil den 17 urteko Aingeruren historiatik abiatzen da.

Sarreren prezioa 8 eurokoa da (6 euro Coliseo Laguna izanez gero) eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago Coliseoko leihatilan edo Kutxabanken bitartez erosi daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »