“Zaldibar Argitu, ereduaren agortzea agerian” manifestua sinatu dute 84 irakasle eta kultur eragilek

“Zaldibar Argitu, ereduaren agortzea agerian” manifestua sinatu dute 84 irakasle eta kultur eragilek
ETA KITTO 2020, Mar 09

Zaldibar Argitu, ereduaren agortzea agerian izenburupean, esparru akademikoko eta kultur alorreko 84 pertsona ezagunek manifestu bat izenpetu dute. Agiriaren arabera,  Zaldibarkoa ez da inguruko herrietako biztanleei soilik eragiten dien kontua, eta gertaera horrek “geure gizartearen zein ingurumena kudeatzeko indarrean dagoen ereduaren agortzea agerian jarri du”. Sinatzaileek dei egin diete erakunde publikoei, sektore pribatuari eta gizarte zibilari “trantsizio ekologiko eta sozialerako eztabaida zintzoa abian jarri eta bideorri bat osa dezaten”.

ZALDIBAR ARGITU, EREDUAREN AGORTZEA AGERIAN

Zaldibarko zabortegiaren erorketak, krisi sozial eta ekologikoa abiarazi du Euskal Herrian. Gertaera horren larritasuna ikusirik, agiri honen sinatzaileok mahai gainean jarri nahi dugu Zaldibarren jazotakoa ez dela inguruko herrietako biztanleei soilik eragiten dien kontua, eta geure gizartearen zein ingurumena kudeatzeko indarrean dagoen ereduaren agortzea agerian jarri duela.

Lehenik eta behin, desagertutako langileen senideei eta hondamendi ekosozial honek zuzenean eragin dien auzotarrei geure elkartasuna eta babesik beroena adierazi nahi diegu. Zaldibar Argitu! herri plataformak senideei eta auzotarrei elkartasuna adierazteko egin dituen ekimenetara batzen gara, egoeraren larriaz jabeturik.

Bigarrenik, premiazkoa da aldarrikatzea osasun publikoari eta herritarron bizi kalitateari modu zuzenean eragiten dieten esparruak kontrol publiko zorrotz eta arduratsuaren begiradapean behar dutela egon. Komunitate zientifikoak aho batez onartua du jendarte aberatsen bizi- ereduak ondorio kaltegarriak sortzen dituela kliman zein ekosistema bizietan, eta hondakinen produkzio masiboa da horren sintoma adierazgarrienetako bat. Erakunde publikoek zorrotz eta zuhurtziaz jokatu ezean, araudien betetze mailan, lizentzia kontzesioetan etab. kontrolaezinak diren egoerak sortzeko aukerak biderkatzen dira. Egungo bidegurutzean, ardura historikoa geure egin eta Zaldibar moduko gertaerak ahalbidetzen dituen eredu neoliberala bazterrean uzteko premia urgentea dela azpimarratu nahi dugu.

Zaldibarko gertaerak are gordinago agertu du trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialaren beharra. Arrazoi historikoak ere hala erakutsi du, Zaldibarko zabortegia debekatzeko ahaleginari edo munduko organismo ezberdinetatik azken hamarkadatan etorri zaizkigun hainbat ohartarazpenei kasu egin izan balitzaie, ez ginateke gaur gauden une arriskutsuan egongo, hondamendi ekosozialaren adierazpen ezberdinen lekuko izanez munduko bazter askotan.

Euskal gizartea (eta batez ere Zaldibar, Elgeta, Ermua eta Eibarreko biztanleak) shock egoeran sartu den honetan, trantsizioari kolektiboki ekiteko eztabaida publikoa gauzatzeko une egokia dela iruditzen zaigu; hori egin ezean, antzeko gertaerak errepikatzeko aukera estrukturala ez da ezabatuko eta Zaldibar berriak etorri litezke datozen urteetan, oinarriak eraldatzen ez badira.

Dei egiten diegu euskal gizarteko erakunde publiko nagusiei, ekimen pribatuko sektoreei eta gizarte zibilaren baitan dauden eragile ezberdinei, jakintza zientifikoa oinarri hartuta eta datu errealak mahai-gaineratuta, trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialerako eztabaida zintzoa egin eta bideorri argi bat osatzera, hondakinek behar duten trataera zuzen eta zentzuzkoa barne. Naturak abisua jo digu, berma dezagun etorkizuneko belaunaldientzako euskal lurralde bizigarri bat.

Manifestu hau ondorengo izenek sinatzen dute:

Enrique Zuazua (Humboldt katedraduna Erlangen)

Ramón Zallo (EHUko irakasle emeritua)

Joxerramon Bengoetxea (EHU-Eurobasque),

Jule Goikoetxea (Idazlea eta EHUko irakaslea)

Mari Luz Esteban (Antropologoa eta EHUko irakaslea)

Mario Zubiaga (EHUko irakaslea)

Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko irakaslea)

David Hoyos (EHUko irakaslea)

Eider Rodrigez Martin (Idazlea eta EHUko irakaslea)

Iker Iraola (EHUko irakaslea)

Ander Iturriotz (EHUko irakaslea)

Ane Larrinaga (EHUko irakaslea)

Margaret Louise Bullen (EHUko irakaslea)

Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea)

Gorka Bueno (EHUko irakaslea)

Uxue Alberdi (Idazlea eta Bertsolaria)

Harkaitz Zubiri (EHUko irakaslea)

Zesar Martinez (EHUko irakaslea)

Juan Hernandez Zubizarreta (EHUko irakaslea)

Marina Sagastizabal (EHUko irakaslea)

Koldo Irurzun (EHUko irakaslea)

Unai Villalba (EHUko irakaslea)

Izaro Gorostidi (EHUko irakaslea)

Mila Amurrio (EHUko irakaslea)

Edu Zelaieta Anta (EHUko irakaslea)

Inaki Karrera (EHUko irakaslea)

Ion Andoni del Amo (EHUko irakaslea)

Laura Mintegi (EHUko irakaslea)

Saioa Bilbao (EHUko irakaslea)

Eñaut Elorrieta (Musikaria)

Amaia Agirre (EHUko irakaslea)

Aitor Begoetxea (EHUko irakaslea)

Miren Artetxe Sarasola (Bertsolaria eta EHUko irakaslea)

Anjel Errasti (EHUko irakaslea)

Edorta Arana (EHUko irakaslea)

Iker Etxano (EHUko irakaslea)

Ane Labaka Mayoz (bertsolaria)

Igor Elortza (Bertsolaria)

Mikel Zurbano (EHUko irakaslea)

Mikel de la Fuente (EHUko irakaslea)

Julio Soto (Bertsolaria)

Irene Arrarats (itzultzailea)

Iban Zaldua (Idazlea eta EHUko irakaslea)

Asier Blas Mendoza (EHUko irakaslea)

Josu Landa (idazlea)

Iratxe Retolaza (EHUko irakaslea)

Marta Luxan (EHUko irakaslea)

Itxaso Fernandez (EHUko irakaslea)

Petxo Idoaga (EHUko katedraduna)

Kattalin Miner (idazlea)

Amaia Serrano Mariezkurrena (EHUko irakaslea)

Maria Ruiz Torrado (EHUko irakaslea)

Xabier Mendiguren Elizegi (Idazlea eta editorea)

Amagoia Gurrutxaga (Idazlea eta Kultur kazetaria)

Amaia Alvarez Uria (EHUko irakaslea)

Efren Areskurrinaga (EHUko irakaslea)

Xabier Albizu Landa (EHUko irakaslea)

Amaia Lasa Alegira (idazlea)

Luismi Uharte (EHUko irakaslea)

Olatz Osa Zubia (editorea)

Joanmari Larrarte (Kazetari eta idazlea)

Martin Anso (Txertoako editorea)

Alaitz Aizpuru (Elkarreko editorea)

Antxiñe Mendizabal (Elkarreko editorea)

Veronica Castrillón (EHUko irakaslea)

Katixa Agirre (EHUko irakaslea eta idazlea)

Jon Ander Elorriaga (EHUko irakaslea)

Ines Osinaga (Musikaria)

Josu Larrinaga (EHUko irakaslea)

Jose Maria Rivadeneyra (EHUko irakaslea)

Alaitz Tresserras (EHUko irakaslea)

Aitor Garagarza (EHUko irakaslea)

Juanjo Ugartemendia de la Iglesia (EHUko irakaslea)

Estitxu Villamor (EHUko irakaslea)

Elixabete Garmendia lasa (Kazetaria)

Idoia Marcellan Barace (EHUko irakaslea)

Oihane Garcia (EHUko irakaslea)

Maite Zelaia Garagarza (EHUko irakaslea)

Joan Mari Torrealdai (Idazlea)

Jose Inazio Imaz (EHUko irakaslea)

Iñaki Barcena (EHUko irakaslea)

Lore Erriondo Korostola (EHUko irakaslea)

Maite Arroitajauregi (Musikaria)

Iñaki Zabaleta Imaz (EHUko irakaslea)

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »