Larunbatean Almudena Maeso ermuarraren arte erakusketa zabalduko dute Portalean

Larunbatean Almudena Maeso ermuarraren arte erakusketa zabalduko dute Portalean
2022/10/26 eta kitto!


Urriaren 29an, zapatua, ikusgai jarriko dituzte Almudena Maeso artista ermuarraren lanak Portaleko erakusketa aretoan. Azaroaren 20ra arte egongo da zabalik, asteartetik  igandera  18:30etik 20:30era.

“Momentuan lantzen ari naizen artelanek osatzen dute Azulejos erakusketa. Bertan, pintura, eskultura, marrazki eta grabatuak ikus daitezke. Prozesuak iruditeria du gidari gisa: irudi eta forma geometrikoak; arkitekturan aurki daitezken formak; kolorea eta keinu pertsonalak. Tailerrean sortzen ditudan artelanak askotan aurrekoetan oinarrituta daude. Prozesuan, barruko grinak eta kanpoko irudi horien arteko batuketa sortzea dut helburu, nire lengoaia artistikoa handiagotzeko asmoz. Horregatik, erakusketan aurkeztuko dudan lana bilaketa bat da”.

*