Zapatuan itxita egongo da Astelena Haur Parkea

Zapatuan itxita egongo da Astelena Haur Parkea
2019/03/07 10:12
eta kitto!
Udaletik aditzera eman dutenez, zapatu honetan ez dute Astelena Haur Parkea zabalduko ez goizez ezta arratsaldez ere, “frontoiaren egitura indartzeko obrak egiteko ipini zuten garabia kendu egin behar dutelako”. Horrekin batera, garabia desmontatzeko beharrak direla-eta, goizaldeko 06:00etatik 15:00ak arte Isasi kalea trafikoarentzat itxita egongo da.