Zapatuetako Tailerretan parte hartzeko aurrematrikula egiteko epea zabaldu dute

Zapatuetako Tailerretan parte hartzeko aurrematrikula egiteko epea zabaldu dute
2020/10/28 eta kitto!
Lau eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dauden Zapatuetako Tailerretan parte hartzeko aurre-matrikula epea zabalik dago astelehenaz geroztik. On line bete beharko da azaroaren 2rako, Udalaren web orriaren bidez. Udazkenerako eskaintzan zientzia dibertigarria, EduYoga, lorak, esperimentuak... egiteko aukera egongo da. Tailer bakoitzari buruzko xehetasunak Udalaren web orrian ikus daitezke.