Zapatuko ipuinaren bidez “Munduan zehar” murgilduko dira 4 urtetik gorako haurrak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuko ipuinaren bidez “Munduan zehar” murgilduko dira 4 urtetik gorako haurrak
ETA KITTO 2022, Urr 25

Vanessa González Moya Ipuin kontalariak 4 urtetik gorako haurrentzako saioa  eskainiko du Eibarren zapatu honetan (urriak 29).  Saioaren izena “Munduan zehar” izango da, eta “irudimenaren bitartez eta ipuinak garraio izanik, lurralde ezberdineko ipuinetan murgilduko garela”, azaldu Vanessak. Ekitaldia EIbarko Liburutegiak antolatu du eta  Portaleko areto nagusian izango da, 18:00etatik 19:etara

Vanessa González Moya txikitan ipuinen munduan murgildu zenetik ezin izan ditu hankak, bihotza eta burua bertatik atera. “Ipuinak, bizitzan esna amets egiteko ezinbesteko “garraio” dira eta!”, dio.

Izen-ematea ostegunera arte izango da eta formulario honen bidez egin  daiteke urriaren  27ra arte (oesteguna).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »