Zatoz BERBETAN-en aurkezpenera eta ikusi bideoa primizian!!!

Zatoz BERBETAN-en aurkezpenera eta ikusi bideoa primizian!!!
2015/09/22 00:00
eta kitto!

Bihar (asteazkena) 19:00etan Udaleko Pleno Aretoan BERBETAN, Eibarren euskara praktikatzeko/erabiltzeko programaren aurkezpena egingo dugu.
Gonbidatuta zaudete herritar guztiak aurtengo izen-emate kanpainarako bereziki egin dugun bideoa primizian ikustera!
Bideoan eta kartelean agertzen diren Onintza Arrizabalaga, Oier Gorosabel, Zaloa Urain, Davide Cerchi eta Leire Alberdi egongo dira gurekin, eta Berbetan-eko beste hainbat partehartzailek ere euren iritzi eta esperientzien berri emango digute.
Berbetan-en parte hartzea erraza eta DOANekoa da, gainera aurten banaka zein taldeka eman ahal izango da izena. Horretaz gain, ekintza osagarri (irteera, hitzaldi, ikastaro, antzezlan…) eta abarrez josita gatoz.
Berbetan zer den ezagutzen ez baduzu, edota interesa baduzu eta parte hartzea nahiko bazenu ez galdu aukera gotik behera azalduko dizuegu eta!