Zinemagintzarekin loturaren bat duten arma erakusketa zabalduko dute gaur Museoan

Zinemagintzarekin loturaren bat duten arma erakusketa zabalduko dute gaur Museoan
2022/11/11 eta kitto!
Gaur zabalduko dute “Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” erakusketa Armagintzaren Museoan, Espainiako zinematografian azaltzen diren hainbat piezarekin. Eibarko Armagintzaren Museoak 16 urte beteko ditu datorren urtean, 2023ko urtarrilaren 18an, eta hori ospatzeko Museoaren bilduma osatzen duten hainbat arma erakutsiko dituzte bertan. Batzuk Eibarren egindakoak dira eta beste batzuk, berriz, kanpotik ekarritakoak. Horrez gain, film historikoetako sekuentziak eta fotogramak ikusi ahal izango dira, gerra zibilari buruzko eta akzioko pelikuletakoak, trama soziala gai duten filmetakoak… eta horiekin batera piezen fitxa teknikoak. Arduradunen berbetan, “horrela, bisitariek piezen beste ikuspegi bat izango dute, eta museoko bilduma ezagutzeko beste modu bat”.

Jose Luis Valenciaga eta Koldo Edorta Carranza Diez, Telecinco, Egeda eta AYA Aguirre y Aranzabal Fine Guns enpresak hartu dute parte erakusketan, besteak beste. Martxoaren 19ra arte egongo da ikusgai Museoan.