[ZOZKETA] Txuma Murugarrenen kontzerturako bi sarrera zozketatuko ditugu

[ZOZKETA] Txuma Murugarrenen kontzerturako bi sarrera zozketatuko ditugu
2024/01/16 18:32
eta kitto!
Domekan, 19:00etan, Musika Klubaren saio berria izango dugu Portalean. Txuma Murugarren izango da oholtza gainean, udazkenean kaleratu zuen ‘Gautegia’ diskoa plazaratuz.

Murugarrenek Nick Caveren ‘Nocturama’ diskoa izan du ardatz lan berria sortzeko orduan eta australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu.

Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxearekin sortu du lana Murugarrenek eta Soraluzeko diskoetxeak bi sarrera jarri ditu gure esku zozketatzeko. Bertan parte hartzeko jarraian agertzen den esteka sakatu eta formularioaren datuak bete beharko dira, besterik ez.