Zuloagari buruzko zikloa ixten duen laugarren dokumentala interneten ikus daiteke

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zuloagari buruzko zikloa ixten duen laugarren dokumentala interneten ikus daiteke
ETA KITTO 2020, Abe 21

Zuloagari buruzko laugarren eta azken dokumentala, “Los valores de los Zuloagas y la cuestión social” izenburukoa sarean ikusgai dago. Lan honetan Sara Hidalgo Garcia de Orellan EHUko irakasleak eta Ignacio Suarez-Zuloaga idazleak Zuloagatarren balioak eta margolariak bere inguruko gizartearekiko zuen sentsibilitatea aztertzen dituzte, besteak beste. Eibarko Udalaren YouTube kanalera igo duten dokumental honekin amaitzen da “Zuloaga barne-barnetik” zikloa. Eibarko Udalak eta Ego Ibarra batzordeak eskerrak eman nahi dizkie zikloa osatzen duten lau lanetako ponenteei, Ismael Manterola, Sara Hidalgo Garcia de Orellan, Ignacio Suarez-Zuloaga eta Margarita Ruyra-ri, “beraien eskuzabaltasunagatik eta lau dokumentuak egiteko emandako laguntzagatik”.

Dokumentala ikusteko: https://youtu.be/I8Bzqmga5Mk

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »