Zuloagari buruzko zikloa ixten duen laugarren dokumentala interneten ikus daiteke

Zuloagari buruzko zikloa ixten duen laugarren dokumentala interneten ikus daiteke
2020/12/21 eta kitto!
Zuloagari buruzko laugarren eta azken dokumentala, "Los valores de los Zuloagas y la cuestión social" izenburukoa sarean ikusgai dago. Lan honetan Sara Hidalgo Garcia de Orellan EHUko irakasleak eta Ignacio Suarez-Zuloaga idazleak Zuloagatarren balioak eta margolariak bere inguruko gizartearekiko zuen sentsibilitatea aztertzen dituzte, besteak beste. Eibarko Udalaren YouTube kanalera igo duten dokumental honekin amaitzen da “Zuloaga barne-barnetik” zikloa. Eibarko Udalak eta Ego Ibarra batzordeak eskerrak eman nahi dizkie zikloa osatzen duten lau lanetako ponenteei, Ismael Manterola, Sara Hidalgo Garcia de Orellan, Ignacio Suarez-Zuloaga eta Margarita Ruyra-ri, “beraien eskuzabaltasunagatik eta lau dokumentuak egiteko emandako laguntzagatik”.

Dokumentala ikusteko: https://youtu.be/I8Bzqmga5Mk