Kulturarteko Topaketa ospatuko da domeka goizean Untzagako karpan

Kulturarteko Topaketa ospatuko da domeka goizean Untzagako karpan
2019/11/29 eta kitto!
Aurreko urteotan bezala, Udalak eta jatorri anitzeko elkarteek Kulturarteko Topaketa antolatu dute, gure herrian dagoen aniztasuna kalera atera eta erakusteko asmoz. Domeka goizean, 10:00etatik 15:00etara ospatuko dute, Untzagako karpan, eta jardueraz betetako programazioa prestatu dute: 10:00etan Akroyoga tailerra hasiko da; 11:00etan ipuin-kontaketa egingo dute, euskeraz; 12:00etan ekingo diote “cross-boxing” tailerrari eta ordu horretan hasiko dira Marrokiar musika eskaintzen; ordu erdi geroago, 12:30ean, Afrikar perkusioak eta dantzek beteko dute karpa; ondoren, 13:30ean, soka dantza egingo da; eta 14:00etatik aurrera moda tailerra eta desfilea egingo dituzte. Horrekin batera, Munduko Terrazak izeneko gunean, jatorri anitzeko janaria eta pintxoak salduko dituzte.