Kurrintxo txerriaren abenturak Zapatuko Ipuinaren eskutik

Kurrintxo txerriaren abenturak Zapatuko Ipuinaren eskutik
2020/01/24 10:05
eta kitto!
Bihar 18:00etan Kurrintxoren abenturak ipuin-kontakizuna eskainiko dute Umeen Liburutegian, Zapatuko Ipuina egitasmoaren baitan. Saioa 3 urtetik gorako haurrentzat pentsatuta dago eta kontalaria Xabier Terrones izango da. Kontakizunaren sinopsia honakoa da: Kurrin txerrikume ausarta eta pittin bat burugabea da. Egun batean, bere amak basora bidaltzen du belar batzuen bila, baina jolasean behar baino gehiago ibili ondoren, Kurrin galdu egiten da. Kezkatuta, noraezean ibili eta gero, animali harrigarri batzuekin topo egingo du eta, haien bitartez, irakaspen baliogarri batzuk jasoko ditu, bai eta abentura arriskutsu eta harrigarri batzuk biziko ere. Ipuinaren helburua umeen eskubideen aldarrikapena eta bullying-aren aurkako deia egitea da eta, horretarako, denak espezialak garela eta, beraz, ume guztiak errespetuz tratatu behar direla transmititzen ahaleginduko da ipuin kontalaria. Sarrera doan izango da.