Kutxabankeko sarrerak fisikoki hartzeko makina kendu dute Eibarren

Kutxabankeko sarrerak fisikoki hartzeko makina kendu dute Eibarren
ETA KITTO 2021, Urt 28

Eibarko Elizaldea bulegoan (Toribio Etxeberria kalean) Kutxabankeko sarrerak jasotzeko zegoen aparatua kendu dute. Dagoeneko ezingo dira sarrerak modu horretan fisikoki eskuratu, baina, beste hiru alternatiba proposatu dituzte.

Batetik, “Home Ticket” aukera, zeinetan sarrerak online erosten diren eta bi aukera ematen dituen: etxean inprimatzea edota ticket-a PDF formatuan mugikorrean aurkeztea.

Bestetik, online erosi ostean, mugikorrean jasotako jakinarazpena bera leihatilan aurkeztea, beste ezer egin gabe.

Azken aukera moduan, Passbook aplikazioa deskargatzea egongo litzateke. Aplikazio horrek norberaren ticket guztiak gordetzeko aukera ematen du, eta QR kodeak sortzen ditu.

Hala ere, online edo aplikazio bitartez erosi nahi ez duenak, beti izango du sarrerak ikuskizunaren leihatilan bertan erosteko aukera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »