La Novena-Ikasten antzerki taldeak lan berria aurkeztuko du gaur Coliseo antzokian

La Novena-Ikasten antzerki taldeak lan berria aurkeztuko du gaur Coliseo antzokian
ETA KITTO 2019, Aza 13

Poesia, musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du gaur La Novena-Ikasten taldeak, 20:30ean Coliseo antzokian. Ernesto Barrutiak zuzenduta, lehen zatian Federico Garcia Lorca, Antonio Machado eta Mario Benedettiren poemak errezitatu eta abestuko dituzte eta bigarren zatian, berriz, Alvarez Quintero anaien “Ganas de reñir” sainetea antzeztuko dute. Taula gainean, Isa Gonzalez
 eta Ernesto Barrutia antzezleekin batera, Juan Luis Agirre (pianoan) eta Vicente Belda (gitarra eta perkusioan) arituko dira. Sarrerak 5 euro balio du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »