“La Revoltosa” zarzuelaren bertsio eguneratua eskainiko dute Coliseoan

“La Revoltosa” zarzuelaren bertsio eguneratua eskainiko dute Coliseoan
ETA KITTO 2019, Aza 29

Estatu osoan zehar eskaini dituzten saio arrakastatsuak eta gero, San Andres egunean ailegatuko da Coliseora “La Revoltosa” zarzuela, Clasicos de la Lirica antzerki konpainiaren eskutik. XX. mende hasierako obra ezagunaren bertsio eguneratua taularatuko dute Ana Maria Ramos, Antonio Torres, Enrique R. del Portal. Resu Morales, Pedro Javier, Ines Olabarria, Miguel Ferrer, Margarita Marban, Andres Mundo, Juan Fernandez eta Mario Sanchez antzezleek. Luis Roquero da eszena-zuzendaria eta musika-zuzendaria, berriz, Enrique Garcia Requena. Sarrerak 25 euro balio du (17 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »