LABI teknikoak itxiera perimetrala eta ostalaritzako eta kiroletako murrizketak egitea proposatu du

LABI teknikoak itxiera perimetrala eta ostalaritzako eta kiroletako murrizketak egitea proposatu du
ETA KITTO 2021, Mar 25

LABI teknikoak itxiera perimetrala aplikatzea proposatu du, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 400 baino handiagoa bada. Gainera, ostalaritzako lokalen barrualdean ordutegiak eta, orohar, kirola ere mugatzea proposatu du. Proposatutako itxierak 5.000 biztanletik gorako udalerriei eta lurralde historikoei eragingo lieke, betiere aipatutako eragin hori baino handiagoa badute.

LABI teknikoak lau esparrutan proposatu ditu murrizketak: mugikortasuna, ostalaritza, kirola eta joko eta apustuetarako lokalak.

Alde batetik, ostalaritzako establezimenduen barruko ordutegia murriztea proposatu du, 06:30etik 09:30era goizez; eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez.

Gainera, proposatutako neurriek kirolean ere eragina izango lukete. Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek (talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik) ezingo dute 4 pertsonako taldea gainditu. Herri horietan aldagelak eta dutxak itxiko lirateke kirol-instalazio mota guztietan, igerilekuetan izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren % 35eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango lirateke, eta dutxak erabili ahal izango lirateke, baldin eta banakakoa bada.

Azkenik, mugek joko-eta apustu-lokalei ere eragingo liekete. Establezimendu horietan ezin izango dute ostalaritza-eta jatetxe-zerbitzurik eman.

Neurri horiek guztiak LABIren Aholku Batzordearen bileran eztabaidatuko dituzte, bihar, hilaren 26, 16:30ean.

Eibarko datuak

Atzo hiru koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bi gutxiago, eta intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 207,47koa delarik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »