Leihatilak Arraterako autobusak hartzeko

Leihatilak Arraterako autobusak hartzeko
2016/09/07 08:16
eta kitto!
Aurten, berritasun moduan, tiketak saltzeko leihatilak jarriko dira autobus zerbitzua erabiliko dutenentzat, horrela zerbitzua azkartu eta erosoago bihurtzeko asmoz. Salmenta puntu horiek Toribio Etxebarria kalean, 13 eta 15 zenbakien artean (09:00etatik 19:00etara) eta Krabelin jatetxearen ondoan (09:00etatik 22:00etara) kokatuko dira.
Arratera joateko autobus zerbitzuak honako ordutegiak izango ditu:
Arrate bezperan, irailak 7, Arratera igotzeko autobusak egongo dira 17.30ean eta 18.30ean, San Juan kaletik.
Arrate egunean, irailak 8, Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 03.00etan, 04.00etan, 05.00etan, 06.00etan, 07.00etan eta08.00etan. Arratera igotzeko autobusak, berriz, Toribio Etxebarriatik irtengo dira 09.00etatik aurrera, bete ahala. Egun osoan gora eta behera ibiliko dira autobusak. Jaisteko azkena 22:00etan irtengo da Arratetik. Horrela, 09:00etatik 19:00etara, autobusak Toribio Etxebarria kaletik irtengo dira, eta 19:00etatik 22:00etara, berriz, San Juan kaletik, Vivaldi tabernaren paretik.
Irailaren 9an Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira 01.00etan, 02.00etan eta 03.00etan.
Irailaren 9an eta 11n, berriz, domeketako eta jai egunetako ohiko zerbitzuak izango dira.