Lesboserako lentejak batzen hasi gara

Lesboserako lentejak batzen hasi gara
2020/03/06 eta kitto!
Iaz lortutakua gainditzeko asmuarekin, aurten be euren burueri erronka ipiñi detse Ermuko Jesus Gonzalez eta Eibarko Mireia Alonso sukaldarixak, herri bixetako beste sukaldari batzurekin batera, eta Grezian, Lesbosen errefuxiauta daguazenendako lentejak eta arroza bilduko dittue. Aurrekuan bezala, Eibarren lenteja pardinak jasoko dittue eta Ermuan, barriz, arroza, ondoren Zaporeak taldeko boluntarixuak Lesbosen errefuxiatueri jaten emoteko.

Urkizu aldian, As Burgas Etxea,Baisi taberna, eta ...eta kitto! Euskara Elkartea ere arituko dira lentejak batzen.

Ekarri lentejak, lortuko dogula!