Liburutegiak "Margaret Atwood: 'El cuento de la criada' y mucho más" hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako

Liburutegiak "Margaret Atwood: 'El cuento de la criada' y mucho más" hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako
2019/03/13 eta kitto!
Juan San Martin Liburutegiak "Margaret Atwood: 'El cuento de la criada' y mucho más" izenburuko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako, 18:00etan Portalean (1-2 batzartokietan). Skolastika-ko Josune Muñozek eskainiko duen saioa Margaret Atwood idazle kanadiarraren lanean zeharreko bidaia bisuala izango da. Liburutegitik azaldu dutenez, "orain, 'El cuento de la criada' bere eleberriaren egokitzapena zinera eraman ondoren, mundu osoan ezaguna egin bada ere, Atwoodek urteak darama XX. mendeko obra zoragarrienetako batzuk sortzen. Liburuetan bere kezka ekologikoak, feministak eta literarioak batzen ditu, inoiz ere ironia eta umorea galdu gabe".

Hitzaldiaren harira Liburutegiak prestatu duen bibliografia ikusteko HEMEN sakatu.

kartela