Ljadra askatu dute eta Espainiako militarren base batean dago

0    Berriak 
Silbia
Ljadra askatu dute eta Espainiako militarren base batean dago
20 Uzt
4:17

Gaur jakin da Ljadra Said Hannuha gaztea, gogoz kontra ezkontzeko asmoz azaroaz geroztik Aljerian, bere familiakoen esku zegoen neska askatu eta Espainian, militarren base batean dagoela.
Eibarko lagunek uztaila hasieran Untzagan egindako agerraldian salatu zuten Ljadra Tindufen, El Aaium izeneko kanpamentuan gogoz kontra zegoela eta, berak eskatuta, Eibarko Ertzainetxean salaketa egin zuen lagun batek.
Gaurkoa albiste pozgarria izan arren, sahararren artean horrelako egoeran beste emakume batzuk daudela salatu dute “La libertad es su derecho” izeneko kolektibotik eta agintariei hainbat eskaera egin dizkiete: “Espainiako biztanleen artean, Ljadra izan da Aljerian, Tindufen dauden saharar kanpamentuetan gogoz kontra dagoala salatu duen azkena, baina bere moduan Espainiako nazionalitatea duten beste lau gehiago eta Espainian bizi diren beste 46 andra daude egoera horretan. Gobernuak ezin du laga horrelakoak gertatzen jarraitzea eta irmotasunez jokatu behar du: Fronte Polisarioko ordezkariak bota eta andra horiek Espainiara bueltan ekarri behar ditu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »