Lolita Floresen gaurko hitzaldiarekin hasiko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Lolita Floresen gaurko hitzaldiarekin hasiko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak
2020/02/26 eta kitto!
Gaur hasiko dituzte modu ofizialean 43. Eibarko Antzerki Jardunaldiak, ohikoa den bezala, hitzaldi-solasaldi batekin: edizio honetarako aktore gonbidatua Lolita Flores da. Coliseo antzokian, 19:00etan hasiko den “Actrices de raza” izenburuko hitzaldian Luis Mottola aktorea izango du lagun eta aurkezlea Lorea Arakistain kazetari eibartarra izango da. Saiora sartzea doan izango da. Euren esperientziari buruz berbetan entzuteaz gain, solasaldian parte hartuko duten aktore biak elkarrekin lanean, taula gainean ikusteko aukera egongo da aste honetan bertan, eguenean eta barixakuan, Antonio Hortelano eta Marta Guerras aktoreekin batera, Pentacion Espectaculos konpainiaren “La fuerza del cariño” antzezlana eskainiko dute eta (20:30ean Coliseo antzokian).