Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du Urkizuko parkean zapatu goizean

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du Urkizuko parkean zapatu goizean
ETA KITTO 2019, Mar 15

Debemenen eta Udalaren eskutik, zapatu goizean Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka egingo da Urkizuko parkean, 09:00etatik 14:00etara. Aurreko urteotan lez, oraingoan ere erakusketa eta salmentarako postuak egongo dira eta, horrekin batera, 11:30ean landareen inguruko tailerra hasiko da. Azokan parte hartuko dutenak hauek dira: Viveros el Montañes (Tafalla), usain-belar eta apaintzeko lorekin; Zunoyar Lorategia (Oiartzun), apaintzeko eta bildumarako landareekin; Islaya (Oiartzun), kaktusekin; Ortuberri (Iurreta) baratzerako landare eta lorekin; Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa), kosmetika naturalarekin; Flores Ganchillo (Nafarroa), lore-itxurako pitxiekin; Lore Prentsatua (Donostia), lehortutako lorekin egindako koadroekin; Semillas Ecologicas (Lasarte), sukaldatzeko hazi eta belarrekin; Oiaralda (Zamudio), sendabedarrekin; Sojo Natura (Lekunberri), kosmetika naturalarekin; Sara Letamendia (Aizarna), kosmetika naturalarekin; Tissus Artisautza (Atxondo), banbu, eukalipto… oinarrietan kapsulatutako lore lehorrak; eta Aranburu (Usurbil), lore eta landareekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »