Lucia Juarez, “Restaurante Sin Barreras” gaur 22:25ean ETB2k estreinatuko duen saioan

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Lucia Juarez, “Restaurante Sin Barreras” gaur 22:25ean ETB2k estreinatuko duen saioan
ETA KITTO 2019, Ira 12

Lucia Juarez Simon eibartarra ‘Restaurante Sin Barreras’, gaur gauean, 22:25ean ETB2k estreinatuko duen saioan ikusteko aukera izango dugu, programako beste zazpi parte-hartzaileekin batera. Iñaki Urrutiak aurkeztuko duen saioan desgaitasun intelektuala duten zortzi gazte izango dira protagonistak, eta sei asteko tartean, jatetxe bateko beharginak izateko prestatu beharko dira. Prozesu osoan zehar, gazteek lehen mailako bi sukaldari, Luisa Lopez eta Iñaki Andradas izango dituzte lagun. Ikasitako guztia, gainera, finalerako egingo den ekitaldi haundi batean erakutsi beharko dute. Gaurko saioan zortzi gazteek arrautzak erabilita sukaldatu beharko dute. Gaurko programaren aurrerapen-bideoa hemen ikus dezakezue: https://www.eitb.eus/es/television/programas/restaurante-sin-barreras/videos/detalle/6659314/video-avance-cocinar-huevos-primer-reto-participantes-rsb/

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »