Lur Kortaren "Aurorita ipuinez ipuin" kontakizuna bihar arratsaldean

Lur Kortaren "Aurorita ipuinez ipuin" kontakizuna bihar arratsaldean
2020/02/28 12:43
eta kitto!
Bihar arratsaldean, 18:00etan, “Aurorita ipuinez ipuin” antzeztutako ipuin kontakizuna egingo du Lur Kortak umeen liburutegian, Zapatuko Ipuina egitasmoari lotutako saioan. Orain arteko martxan, sarrera doan izango da, baina aurreko astean aurreratu genizuen bezala, sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da aurretik hartutako gonbidapena (liburutegian bertan eska daiteke) aurkeztea.