Mahala baserriko esnekiak bertatik bertara ezagutu eta dastatu dituzte berbalagunek

Mahala baserriko esnekiak bertatik bertara ezagutu eta dastatu dituzte berbalagunek
2021/01/27 09:13
eta kitto!
Leaburuko Mahala baserriko Jokin Eibarren izan da aste honetan, familiaren baserrian ekoizten dituzten produktuak erakusten. Euren produktuen ekoizpen-prozesua azaltzeaz gain,  produktu horietako hainbat ekarri zituen Eibarrera, bertako berbalagunek dasta zitzatzen. Esnekiak dira Mahalako produkturik ezagunenak, baina azkeneko urteetan txerrikiak ere ekoizten hasi dira baserrian. Jogurtak, gazta, natillak, urdaiazpikoa, txorizoa... dastatu zituzten saioan parte hartu zuten berbalagunek. Eta, hori gutxi balitz, parte-hartzaile bakoitza txistorra, gazta eta natilla bete poltsarekin itzuli zen etxera.

Mahala 2 MMahala 3 M