Makillaje erakustaldia neguko merkealdi azokaren bigarren egunean

Makillaje erakustaldia neguko merkealdi azokaren bigarren egunean
2016/02/18 eta kitto!
Atzo goizean inauguratutako neguko merkealdien azoka gaur eta bihar ere egongo da zabalik, Toribio Etxebarria kalean, 10:00etatik 20:00etara. Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatutako azokan 24 dendek dihardute parte hartzen, dendariek diotenez "denboraldi honetan salgai egon diren produktuak benetan merke eskaintzen". Hamaikagarrenez antolatu duten neguko beherapenen azokak, betiko martxan, "eskaintza oso zabala" dauka oraingoan ere: Aixa, Burbujas y Más, Casamanía, Cedry, De Capricho, El Corte Inglés, Farmalur, Gratzina, Guby Chicos, Guby Mujer, Ikusimakusi, Kolorete, Kopiña, Lide, Marsi, No Comment, Nona, Ttiki, Txukuna, Xare, Askasibar, Corral, Igmar eta Viecok era guztietako produktuak ipini dituzte salgai. Bestalde, aurten lehen aldiz parte hartzen duen Kolorete dendak jarduera osagarriak antolatu ditu: gaur 16:30etatik aurrera makillaje erakustaldia egiteko asmoa daukate eta bihar, berriz, 19:00etatik aurrera Nerea Lodosaren eskutik koreografia bat eskainiko dute.