Mandala-ispiluak egiten ikasteko tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak

Mandala-ispiluak egiten ikasteko tailerra antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2021/10/13 13:52
eta kitto!
Datorren urriaren 19rako, asteartea, mandala-ispiluen ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k Illunabarrian programaren barruan. "Tailerrean ispilua duen mandala zirkular bat egiten ikasiko dugu; gainera, puntillismoaren teknika egiten ere ikasiko dugu margo akrilikoarekin. Horretarako, pintura aplikatzaile bereziak erabiliko ditugu”, dio Arima Cool Tour-eko Urkok. Ikastaroa 12 urtetik gorakoentzat da eta 18:00etatik 20:00etara izango da …eta kitto! Euskara Elkartean (Urkizu 11 solairuartea). Asko jota 12 lagunentzako lekua dago eta aldez aurretik eman beharko da izena, telefonoz (943200918) edo emailez (elkartea@etakitto.eus). 3 euro balio du.

Mandala 2 moztuta