"Martinaren parke fantastikoa" ikuskizun musikala gaur 17:00etan

"Martinaren parke fantastikoa" ikuskizun musikala gaur 17:00etan
2019/03/30 14:01
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 17:00etan, 5 urtetik gorako umeentzat pentsatutako antzerki musikala euskeraz, "Martinaren parke fantastikoa" izenburukoa eskainiko dute Coliseoan. Producciones Maestras konpainiaren ikuskizun honetan hainbat gai jorratzen dira, besteak beste genero rolen banaketa haurtzaroan, norbera eta besteak onartzea, enpatia eta elkartasuna. Muntaia dinamikoa eta dibertigarria da, hizkera ludiko eta motibatzailearekin. Aktore lan, musika, hitz, irudi eta eszenografia zoragarri batek osatzen dute imajinario unibertsal bezain pertsonala: haurtzaroa. Sarrerak 5 euro balio du.

https://youtu.be/zR0-ljDXbJE