Mateo Guilabert, Pedro Iriondo eta Koro Alonso Eibarko Bakillauaren Kofradixako ohorezko kide izendatu dituzte

Mateo Guilabert, Pedro Iriondo eta Koro Alonso Eibarko Bakillauaren Kofradixako ohorezko kide izendatu dituzte
2018/11/26 19:11
eta kitto!
Eibarko Bakillauaren Kofradixiak XXV. Kapitulua ospatu zuen atzo. Eguna Ipur sagardotegian hasi zuten, kanpotik etorritako beste kofradietako kideei ongietorria eginez. Jarraian, trikitilariek lagunduta, Portaleraino kalejiran joan ziren, hango areto nagusian ohorezko kideak izendatzeko ekitaldia hasteko. Aurtengo omenduak Mateo Guilabert, Pedro (Periko) Iriondo eta Koro Alonso izan dira eta, jakina, urteroko ohiturari jarraituta hiru kofrade berriek bakailaoari fideltasuna zin egin zioten. IKUSI ARGAZKIAK HEMEN.