Miguel Gallastegi pelotari handia hil da

Miguel Gallastegi pelotari handia hil da
ETA KITTO 2019, Urt 04

Miguel Gallastegi pelotari handia joan zaigu, 100 urterekin. 1918ko otsailaren 25ean etorri zen mundura Miguel Gallastegi Ariznabarreta. Mandiola bailarako Asoliartza baserrian jaiotakoa pilotaren historiak eman duen pilotari handienetakoa izango zen gero. Lehenengo partiduak Astelenan jokatu zituen C.D. Eibarrek antolatutako txapelketetan eta 1936. urtean profesional bezala debutatu zuen Astelenan. 1941. urtean txapeldun-orde izan zen Atano III.arekin batera, antolatu zen lehenengo binakako txapelketan. Hurrengo urtean debutatu zuen buruz-burukoan eta, txapelketatik kanpo, izen handia eman zion garaipen handia lortu zuen Astelenan Atano III.ari 22 eta 16 irabazita. Goian bego.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »