Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarrek

Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarrek
2021/02/04 eta kitto!
Gaur, otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatzen da. Gure hiriak, Eibarrek, bat egin du ekimenarekin eta horregatik, egun osoan zehar, Eibarko Bizikleta Plazako argiak kolore berdez egongo dira, aurreko urteetan bezala, minbizia duten pertsona guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko.

Otsailaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak, Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroak (CIIC) eta Minbiziaren aurkako Nazioarteko Batasunak (UICC) sustatuta, gaixotasun horren prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko kontzientziazioa areagotzeko eta gizartea mobilizatzeko helburuarekin.

*Eibarko Udaleko webgunetik hartutako irudia*