“Mindfulness familian” ikastarorako onartuen zerrenda prest

“Mindfulness familian” ikastarorako onartuen zerrenda prest
ETA KITTO 2021, Urt 21

Eibarko Udalak mindfulness-aren inguruko familiarteko tailerra antolatu du. Ikastaroan parte hartzeko zozketa dagoeneko burutu da. 2015ean jaiotako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikaslei zuzendutakoa da.

Mindfulness familian ikastaroan onartuek izan direnen zerrenda argitaratu da. Ikusteko klikatu hemen.

Honako hauek dira ikastaroaren egunak: urtarrilak 23 eta 30, otsailak 6, 13, 20 eta 27, martxoak 6 eta 13.

Onartuak izan diren haurrek, aitak edota amak lagunduta egin beharko dute ikastaroa. Tailerra Portaleako lehenengo solairuko batzartokietan izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitartean.

Onartuen zerrendan agertzen diren familiak behin betiko matrikula bete beharko dute eta ikastaroaren aurreneko egunean Portalean bertan entregatu. Kontu korrontearen 24 zenbakiak eskatzen dira. Matrikula orria deskargatzeko eta betetzeko sakatu hemen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »