Moda? #Eibarrenbadakagu! Ikusimakusik ere bat egin du!

Moda? #Eibarrenbadakagu! Ikusimakusik ere bat egin du!
2020/04/16 eta kitto!
Hainbatetan esan dugu Eibarren denetarik dugula eta gure etxeko txikiak, eta ez hain txikiak, modan, eroso eta dotore janzteko aukera zabala dugu. Ezin dugu ukatu ume eta gaztetxoentzat bereziki zaila dela bizitzen ari garen egoera, baina aldi berean gutxien kexatzen direnak ere badira... Baina gauzak ondo badoaz laster irten ahal izango dira etxetik eta orduantxe konturatuko gara dena txiki gelditu zaiela eta bapatean udako arropak behar ditugula. Eibarren ez dugu arazorik! Ikusimakusiko Anak eskaintza zabal- zabal du Julian Etxeberriako dendan.

Aupa Ana! Animo! Lortuko dugula!

Dakizuenez, “Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak jarri ditu martxan …eta kitto! Euskara Elkarteak. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.