Mugimendu feministako bi lagun identifikatu dituzte atzoko protestengatik

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Mugimendu feministako bi lagun identifikatu dituzte atzoko protestengatik
ETA KITTO 2022, Aza 24

Eibarko mugimendu feministak protestak egin zituen atzo, zapatuan gertatutako bortxaketa salatzeko. Horrela, manifestariek errepidea moztu zuten Untzagan, zenbait kartel zabalduz eta, horren aurrean, herriko talde feministek sare sozialen bitartez esan dutenez, “Ertzaintzak, Udaltzaingoak lagunduta, mugimendu feministako bi kide identifikatu ditu”.

 

Captura de pantalla 2022-11-24 a las 10.36.50

Manifestazioa bihar

Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko eguna da eta herriko talde feministek manifestazioa egingo dute 19:00etan, Untzagatik hasita. “Ekarri zure tresna zarata egiteko”, diote antolatzaileek.

a25 manifa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »