Munduko dantzei eskainitako kontzertua emango du Musika Bandak bihar, 12:30ean Coliseoan

Munduko dantzei eskainitako kontzertua emango du Musika Bandak bihar, 12:30ean Coliseoan
ETA KITTO 2019, Urt 26

Arazo batzuk tartean zirela eta, biharko emanaldia bertan behera geratzen zela aldizkarian iragarri genuen arren, azkenean konpontzea lortu eta kontzertua emango du bihar eguerdian Cielito Eibarko Musika Bandak, 12:30ean Coliseo antzokian. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko duen emanaldian munduko dantzei eskainitako honako egitarauari jarraituko diote:

Munduko dantzak
Agüero (pasodoblea, J.Franco)
Los celos y el viento (dantza, C. Larrea)
Ezpata Dantza (J. Guridiren Amaya operakoa)
Mazurca (Moreno Torrobaren Luisa Fernanda zarzuelakoa)
Jota de Gigantes y cabezudos (M.F Caballero)
Tango Gardel (C. Gardel)
Arabian dances (abestia, B. Balmages)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »