Musika Bandak kontzertua emango du gaur 23:00etan Toribio Etxebarrian

Musika Bandak kontzertua emango du gaur 23:00etan Toribio Etxebarrian
ETA KITTO 2019, Ira 20

Gaueko kontzertua emango du gaur Cielito Eibarko Musika Bandak, 23:00etatik aurrera Toribio Etxebarria kalean (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan). Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta, honako piezak eskainiko dituzte musikariek: Ole Toronto (Ferrer Ferran), Banda Sucre (Giovanni Orsomando), Una Noche en Granada (Emilio Cebrian), Out of Africa (konp. Johan de Mey) eta Oregon (Jacob de Haan). Uda sasoian egiten dituzten kontzertu berezi hauek agurtu eta gero, Musika Bandak Coliseo antzokiko ohiko emanaldien danboraldia hasiko du, urriaren 13an emango duen kontzertuarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »