Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute gaur 17:00etan Santa Zezilia ospatzeko

Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute gaur 17:00etan Santa Zezilia ospatzeko
2019/11/20 eta kitto!
Barixakua, azaroaren 22a Santa Zezilia eguna ospatuko dela eta, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasle eta irakasleek kalejira egingo dute gaur arratsaldean, 17:00etan Portaletik abiatuta. Amaitu eta jarraian, txokolate-jana egingo dute.