Nagusilanek ‘Zilarrezko Haria’ doako telefono bidezko zerbitzua indartu du

Nagusilanek ‘Zilarrezko Haria’ doako telefono bidezko zerbitzua indartu du
ETA KITTO 2020, Mar 20

Solasaldi atsegin batekin bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko zerbitzua da ‘Zilarrezko Haria, eta koronabirusak eragin duen egoeraren aurrean zerbitzua indartuko du Nagusilanek. “900 713 771 telefonoa doakoa da eta bakardade egoeran dauden adineko pertsonek erabili dezakete. Erantzungailu automatikoan euren izena eta telefonoa eman dezakete eta gure boluntarioek ahalik eta azkarren deituko diote. 688 741 451 telefonora ere deitu dezakete 10:30tik 14:30era edo WhatsApp bat idatzi euren izenarekin”.

Konfinamendu egoerak irauten duen bitartean emozionalki laguntzea eta solasaldi atsegin bat edukitzea da Nagusilanen helburua. Bestetik, egoera horretan dauden pertsonak ezagutzen dituztenei hilodeplata@nagusilan.org helbidera idazteko eskatzen diete.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »