Nahiz eta eremu gorrian egon, Eibartik irten daiteke

Nahiz eta eremu gorrian egon, Eibartik irten daiteke
2021/04/16 12:11
eta kitto!
Gaur Eibarko intzidentzia-tasa 484,09koa da, eta eremu gorrian jarraitzen du. Hala ere, Ertzaintzak jakinarazi du datorren asteko asteartera arte ez dela murrizketarik ezarriko, eta ordurako eremu gorrian jarraitzen badu bakarrik zorroztuko direla neurriak. Beraz, gaurtik hasita eta asteartera bitartean, Gipuzkoatik mugitzeko aukera izango dute eibartarrek.