Naroa Ariznabarreta atxilotuta eraman dute

Naroa Ariznabarreta atxilotuta eraman dute
2016/03/03 eta kitto!
Atzo epaileak emandako agindua beteta, gaur goizean atxilotuta eraman dute Naroa Ariznabarreta. Eibartarra 2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea mozteagatik auzipetuta dago, beste lau gazterekin batera, eta atzorako deituta zegoen epaiketara agertu ez zenez, epaileak atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman zuen. Ainara Ladron eta Aritz Azkonarekin batera, hasieratik desobedientziaren aldeko hautua hartu zuten hirurek eta horregatik ez ziren atzo epaiketara joan. Epaileak beste bi gazteentzat ere atxilotze eta espetxeratzeko agindua eman zuen.
naroa atxilotu 2