Nerea Ariznabarreta, antzezlea: "Ezberdintasunak ez du zertan txarra izan"
2017/07/06
18:57
eta kitto!
Bolada luzean ez dugu izan Nerea Ariznabarreta herrian beharrean ikusteko aukerarik, Arrate Kultur Elkarteak aste honetan bueltan ekarri digun arte. Eguazten arratsaldean San Andres elizako klaustroa umorez, magiaz eta musikaz bete zuen eibartarrak, Ikusentzunezko Astearen egitarauaren barruan “Ezberdin bezain eder” izenburuko ipuin sortarekin. Ikuskizun honetan bidelagun duen Mariano Hurtadok, instrumentu ezberdinak erabilita, ipuin kontakizuna zuzeneko musikarekin primeran osatzen lagundu zion.
- Nola sortu zen “Ezberdin bezain eder” lana?
Honen aurretik ere antzerkia eta musika batzen dituen lanen batean jardun izan dut, lagunetako asko musikariak dira eta, egia esan, berriz ere horrelako zerbait egiteko gogoa banuen. Horrekin batera, ikuskizunean ez ezik bizitzan ere bikotea gara Mariano eta biok eta, beraz, lanen batean elkarrekin aritzea ondo egon zitekeela pentsatzen genuen. Beraz, bi ideia horiek bultzatuta edo, ikuskizunerako ipuin hauek idaztea erabaki nuen. Kontatzen ditudan istorioetan errepikatzen den gaia “ezberdintasuna” da, modu batean edo bestean, ezarrita dagoen bidetik irtetzeak dakarren ezaugarri modura planteatuta: txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa, ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa… horiek dira ipuinetako protagonistak. Ipuinak idazten hasi nintzenean, nire asmoa ezberdin izateak ez duela zertan txarra izan azaltzea zen. Azken aldian bizi izan naizen tokietan oso jende anitza izan dut inguruan, kultura zein jatorri ezberdina zuten lagunak egin ditut eta horien inguruko ezberdintasunaz idazteko asmoa nuen, baina ipuinak idazten joan ahala artista izateak eragiten didan nire ezberdintasunaz ere ari nintzela konturatu nintzen.
- Zertan ibili zara ba azkenaldi honetan?
Gauza asko egin ditut: clown ikasketak, antzerkia… eta urte bi eman ditut antzerkia eta interpretazioa ikasten London International School of Performing Arts (LISPA) ikastetxean. Berez Londresen hasi genuen lehen kurtsoa, baina ikasturtea hasita zegoela eskola tokiz aldatu zuten eta Berlinen jarraitu genuen ikasten, bigarren kurtsoa ere han amaitu genuen. Beraz, luzaroan egon naiz Eibartik kanpora, bueltatu nintzela urtebete ez da igaro.
- Eta zer darabilzu esku artean?
Gauza asko egin nahi ditut eta jende berriarekin elkarlanean jarduteko gogoa daukat. Lehen nire taldea zen Zurrumurru desagertu egin da, banandu egin ginen eta beste kideak hemendik kanpora eraman du taldea. Horregatik, beste batzuekin batera aritzeko oso prest nago, Ermuko Lekim Animazioak taldekoekin gauza batzuk egin ditut eta oso gustora ibili naiz. Eibartik Lekeitiora joango naiz, egunotan martxan dagoen Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian aspaldiko laguna dudan Virginia Galván-ekin batera “Martirio y Adela” izenburukoa eskaintzera… Antzerkitik bizimodua ateratzea ez da inoiz erreza izan, baina formatu eta eskakizun berrietara moldatzen jakinez gero aurrera egin daitekeela pentsatzen dut.