Nieves Atxarendako izan da Amañako jaietan zozketatutako bidaia

Nieves Atxarendako izan da Amañako jaietan zozketatutako bidaia
2019/07/17 eta kitto!
Atzo jaso zuen Nieves Atxak Barceló bidaietako bulegoan Amañako Jaietako zozketan irabazi duen saria, lagun birentzat Amsterdamerako bidaia ederra. Jai batzordeak saldutako errifetako saria Nieves Atxak erositako 8.031 zenbakiari, uztailaren 5eko ONCE-ren zozketan saritutako zenbakiaren azken lau zifrekin bat zetorren zenbakiari egokitu zitzaion. Argazkian, irabazlia Barcelóko eta Amañako Jai batzordeko ordezkariekin.