Arrate Kultur Elkarteak oinarrizko Photoshop ikastaroa antolatu du, euskeraz. Irakaslea Jose Luis Irigoien, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kidea izango da eta klaseak sei egunetan emango ditu (astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 21:30era, urtarrilaren 14an hasita), Arrate Kultur Elkartean. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da (25 eurokoa bazkideentzat) eta izena emateko 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Izena emanez gero, ordenagailuan Photoshop, Bridge eta Camera Raw programak izatea komeni dela adierazi dute.