Olaberria eta Ezkiora txangoa antolatu dute apirilaren 6rako

Olaberria eta Ezkiora txangoa antolatu dute apirilaren 6rako
ETA KITTO 2019, Mar 31

Arrate Kultur Elkarteak, Aza Ta Porrua elkartearekin batera, txangoa antolatu du, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan. Apirilaren 6an, 10:30ean Ego-gainetik abiatuko dira, autobusez. Goizean janari ekologikoen ekoizlea den Olaberriako Etxeberri-goikoa baserrira joango dira eta arratsaldean, berriz, Ezkioko Igartubeiti baserri-museora. Bazkaria norberak eraman beharko du eta buelta 18:30ak aldera izango da. Informazioa eskatzeko eta izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638284912 telefono zenbakira deitu. Bazkideentzat prezioa 12 eurokoa da eta beste guztientzat 15 eurokoa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »